XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
13. ZIZELAKETA ETA XIXELAKETA. 1. BERE HELBURUA.Txirbila harrotzea da zizelaketa eta xixelaketa, bi lanketa hauen helburua.
Ekaia ebakitzeko mailuz behin eta berriz erreminta kolpekatu behar da eta honen sorbatzak bidebatez pieza lantzen du.
Txirbil kantitate handiak harrotzeko, hauen erabilkera asko murriztu da, lan bera makinen bidez egiten baita (karraskatzeko eta fresatzeko makinen bidez).
Dena dela, beren forma nahiz tamainagatik makinaz arbastatzeko interesgarri ez diren piezak, zizelaketaz eta xixelaketaz lantzen dira.
Batipat, itsasketa industrian, galdan eta trokelgintzan erabiltzen dira; batzutan eskumailuz baliatu ohi da eta beste batzutan matxino neumatikoz, hau erreminta kolpekari bezala erabiliz.
2. ZIZELA EDO BURDINZIZELA.Zizelak, 13-1. irudian agertzen duen forma ohi du.
Funtsean prisma errektangeluar bat da.
Bere erabilkera errazteko ertz alakatuekin eta sorbatz ondoko aurpegiek ziria osatzen dutelarik.
MN sorbatzak bere zabaleraren erara behar du; hots,
Hiru zati ditu:
Mailu kolpeak hartzen dituen aldea da; konoenborkara da eta goreneko aldea sabel formakoa, bizarrik egin ez diezaion (13-2. irudia.).
Bizarrak, kolpearekin saltatuz gero, ezbeharrak sor dezake eta.
2.2. Enborra.Erremintaren erdiko partea duzu, eskuz heltzeko egokia.
Ebakidura formarik arruntena ertz erdibiribildun errektangeluarra ohi du, baina ebakidura karratu, exagonal eta zirkulardunak ere fabrikatzen dira.
Ebakidura hautatu ondoren, forjaz ematen zaio buruari, enborrari eta sorbatzari forma egokia.
2.3. Sorbatza edo punta zorrotza.Erremintaren zati nagusia duzu.
Iraun dezan,
Zizelaren sorbatzak forma hauk izan ditzake: -
-
Lehen aipatu zaizun burdinzizelaz gainera, badira asko erabiltzen diren beste batzu ere;